Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/01/11

Basaurik denbora bankua jarriko du martxan eta langabeak hartuko ditu horretarako

Basauriko Udalak 71 langabe kontratatzeko prozesua amaitu du eta hauek lanean daude jada udalerria hobetzeko hainbat egitasmotan, besteak beste berritzeko hirigintza jardunak, ikuskaritza lanak, ingurumenarekin erlazionatutako lanak eta hiritarrei zerbitzua emateko lanak; azken hauen artean dago lana eta familia uztartzen laguntzeko lana, auzo bitartekaritza eta liburutegietan irakurzaletasuna sustatzeko lana.

rss Ezagutzera eman
Ayuntamiento de Basauri

ARGAZKIA JAITSI

Egitasmo hauen artean ere badago denbora bankua martxan jartzeko proiektua, eta honetan basauriar guztiek parte har dezakete. Ekimen honen bidez, hiritarrek beren ezagutzak eta esperientziak parteka ditzakete dirua erabili gabe. Adibidez, sukaldaritza eskolen truke informatika, argazkilaritza, ingelesa edo euskara ikasi ahal izango dute, beti izena eman duten pertsonek duten ezagutzaren arabera.

Lan hauetarako hartuko diren pertsonak langabeak izango dira, zergapeko prestaziorik eta diru sarrerak bermatzeko errentarik gabeak eta sei hilabetetan lan egingo dute ordutegi osoan. Soldatek indarrean dagoen legeria betetzen dute eta sektoreko konbenioaren arabera ezarri dira.

Kontratazio hauek Eusko Jaurlaritzaren +Euskadi egitasmoaren barruan daude. Udalak 2011ko maiatzean egitasmoak finantzatzeko aurkeztu zuen egitasmoan eskatutako kopurua %50ean murriztu zuen.