Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/01/18

Txorierriko Mankomunitateak nerabeak bizikidetzan hezi nahi ditu humorea eta rap-a erabilita

Derio, Larrabetzu,Lezama,Loiu,Sondika eta Zamudioko udalek Txorierriko Mankomunitatearen bidez “ Gatazkak nola konpondu? Izenburuko ekimena jarri dute abian, 12tik 16ra bitarteko gazteak bitartekaritzaren paradigma eta gaitasunetan sentsibilizatzeko “ humorea, rap edo grafittiak bezalako lengoai hurbila erabilita”

rss Ezagutzera eman

Egitasmo hau elkarren segidan planifikatutako hiru ekintzek osatzen dute eta ideiak aurkezteko eta hausnartzeko bidea ematen dute hiri-arteko planteamenduaren bidez. Testuinguru honetan, musika eta kirol alorreko pertsona ezagunek beren ideiak eskainiko dituzte lankidetzaren eta pertsonen arteko komunikazioaren garrantzia azpimarratuta. Besteak beste izango dira Fernando Llorente kirolaria eta Zenttric musika taldeko kideak, egitasmorako beren irudia eta ideiak eskaini dituztelarik.

Ideiak barneratu eta hausnartu ondoren, ideiok adierazteko unea iritsiko da eta sormen artistikoaren bidez adieraziko dituzte  esanguratsuen iruditu zaizkienak. Horrela ba, antzerki , rap eta graffiti tailerra aukeratu ahal izango dute. Tailer hauek artista ezagunek zuzenduko dituzte eta eskualdeko gaztegune ezberdinetan bideratuko dira.