Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/01/25

Getxok 17.000 euro eman ditu ingurumen alorreko hainbat egitasmo garatzeko

Udal Gobernu taldeak, Ingurumen Arloak hala eskatuta, 17.000 euroko kopurua hartzen duten laguntasunak eman dizkie Getxoko hamar bat ikastetxeri, 2011-2012 ikasturtean Ingurumen alorreko Heziketa Egitasmoak gara ditzaten.

rss Ezagutzera eman
getxo

ARGAZKIA JAITSI

Zentroek garatuko dituzten ingurumen egitasmo gehienek Eskolako Agendaren garapenarekin harremana duten jarduerak aurreikusten dituzte. Aurtengo gaiak eguraldiaren aldaketa eta elikadura izango dira. Eskolako Agenda, Toki Agendako parte gisa garatzen da eta hezkuntza erkidegoak zentroaren eta inguruaren kalitatea eta jasangarritasuna lantzeko hartzen duen konpromisoan laburbiltzen da. Ardatz nagusiak dira: curriculumaren berritzea, zentroaren kudeatze lan jasangarria eta erkidegoaren parte hartzea.

 Ugariak dira zentroek beren egitasmoen bidez proposatu dituzten jarduerak: birziklatzeko gaiak biltzeko ontziak, txirringak aparkatzeko gailuak, tailerrak, txangoak, ortuak, argazkilaritza lehiaketak eta antzezpenak, besteak beste.

Esperientziak

Zehatzago esanda, Fadura Institutuak 4.500 euroko diru laguntasuna jasoko du eta besteak beste egingo ditu zentroan dauden  landare guztiak birlandatu eta mantentzea eta arbola guztiak identifikatzea. Botanika eta nekazaritza ekologikoaren inguruko tailerrak eta hitzaldiak antolatuko ditu; ikastaroa eta argazki erakusketa; eta intsektuentzako piramidea eraikitzea.

Aixerrota institutuak beste horrenbeste 4.500€ euro jasoko ditu eta  udal diru laguntasun hau erabiliko du energia berriztagarrien gaineko tailerrean eta Institutuan txirringak aparkatzeko gailua diseinatzeko,jartzeko eta mantentzeko lanetan.