Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/01/31

Busturialdeko EAJ-PNV : “Bilduk eskualdeak garapen ekonomikorako dituen aukera guztiak hertsatzen ditu”

Busturialdeko EAJ-PNVk Bilduk eskualdean “garapen ekonomikorako aukera guztiak hertsatzearekin” praktikatzen duen blokeoa salatu du. Bilduk Muxikako Udalean hartu duen azken erabakiaren ostean, jeltzaleek baieztatu dute Busturialdeako eskualdeko poligono industriala guztiz geldituta geratu dela eta eragotzi egin dutela eskualdeko enpresek lekuz aldatzeko eta handitzeko lurzoru egokia izatea, eta eskualdeko hiritarrei lana aberastasuna ekarriko lieketen enpresak etortzea.

rss Ezagutzera eman

“Jarduera larri” hauen aurrean, EAJ-PNVk salatu egin du “Bilduk ekarri duen egoeraren larritasuna”, Gobernuan urte bete eskas daramatelarik lortu egin baitute INAMAk bere ateak ixtea eta eskualdeko poligonoak garatzerik ez  izatea.  “Erabaki hauek datoz, Bilduk  Muxika Garbiri alkatetza eman izanagatik zor dion ordainketa politikoagatik. Busturialdeko EAJ-PNVk azpimarratu duenez, “hainbatetan ezker abertzaleak eta Eusko Alkartasunak egoera hau egotzi diote Bizkaiko Foru Aldundiari eta EAJ-PNVri, baina ezagunak dira erakunde hauek eskualdeko garapena eta aberastasuna sustatzeko xedez egin dituzten saiakerak. Ahalegin hauek behin eta berriz zapuztu dituzte gaur egun Bildu osatzen dutenek”.

Busturialdeko EAJ-PNVren odezkariek gogoratu egin dituzte besteak beste Muxikako poligonoa, Autzaganeko tunelen eraikuntza, Mendatan egurraren transformaziorako poligonoa egiteko egitasmoa eta Urdaibai aldean , Guggenheim Urdaibai izan litekeena moduko museoarekin  gune kulturala egiteko ekimenekin gertatu direnak. “Eskualdeko ezker abertzaleak ohitzen hasi gaituen politikaren adibideak dira. Ostrukaren politika da, burua ezkutatzekoa. Ezer ez egitea eta egiten ez uztea” gaineratu dute.

EAJ-PNVren ustetan Biosferaren Erretserba mehatxu bat baino, aukera bat da eskualdeko bizilagunentzat, baina Bilduk nahi duen Erretserba eredua ez dator bat Busturialdeko bizilagunek planteatzen dituzten beharrizan eta eskakizunekin.