Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/02/07

Busturialdeko EAJ-PNVk salatu duenez Bilduk apurtu egin du eskualdeko udalen artean zegoen lankidetza

Busturialdeko EAJ-PNVk adierazi duenez “Bilduk dauzkan udaletan gazteentzako eskualde ekimenak ez finantzatzeko hartu den erabakiak argi erakusten du koalizioak udal gestioa politizatu nahi duela”.

rss Ezagutzera eman
Busturialdeko EAJ-PNVk salatu duenez Bilduk apurtu egin du eskualdeko udalen artean zegoen lankidetza

ARGAZKIA JAITSI

Bilduk Busturialdean dituen udaletan, udalerri bakoitzaren berezitasunak kontuan hartu gabe, eskualdeko udal guztien artean Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren irizpideei jarraiki, Urremendi elkartearen bidez eskualdeko gazteentzako politika bateratua egiteko zeuden lankidetza akordioak apurtzeko erabakia hartu da.

Erabaki honek suposatzen du urte askotako lankidetza apurtuta geratu dela, batez ere Busturialdeko udalerri txikiei dagokionez, hau da, antzeko egoeretan aurkitzen ziren 18 bat udalerri elkartu egiten ziren gazteei zerbitzu bateratua emateko eta ekimenetan politizazioa bazterrean utzirik.

Bilduk biztanleriaren zati bat politikoki manipulatu nahi du, adostasuna apurtu eta gobernatzen dituen udalerrietan Gazte Asanbladak izenekoak ezarri, gazteentzako ekimenak politizatzeko eta manipulatzeko helburuarekin. 

EAJ-PNVren ustetan, gazteek, bestelako gizarte taldeekin gertatzen den moduan, beren kezka eta beharrizan propioak dituzte eta azken 30 urteotan gizarteak bultzatu duen ekimenak eragotzi besterik egin ez dutenek mesede eskasa egiten dute, orain helburu alderdikoi eta manipulazio politikoarekin  gazte jendearen artean babes eta botoak lortzeko estrategiarekin etortzean.

EAJ-PNVren egitasmoak politika bateratzailea dakar, kasu honetarako ere, manipulazio orotik alde eginez  eta ekimen guztien erdigunea gazte jendea izan dadin, bere kezka eta beharrizanak; eta, ahal den neurrian, Busturialdean erakunde arteko lankidetza administratiboa izanda, eskualdeko gazte guztien onerako.

EAJ-PNVk gazteei zuzendutako deia egiten du Bilduk eskualdean bultzatu nahi duen manipulazio alderdikoian eror EZ daitezen. Azpimarratu nahi dugu gai honetan eta bestelakoetan, ezinbestekoa dela administrazio guztien arteko lankidetza, Bildu koalizioak Busturialdean apurtu duen lankidetza hain zuzen.