Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/02/07

Ortuzarren esanetan “Eusko Jaurlaritzaren diruzaintzan zerbait larria gertatzen delako zantzuak daude” eta “egia”esatea eskatu du

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariaren ustetan “Eusko Jaurlaritzaren diruzaintzan zerbait okerra gertatzen delako zantzuak” daude eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio “gardentasun eta ardurazko jarduna” egin dezala eta “egia esan dezala” Euskadiren egoera ekonomikoaren inguruan.

rss Ezagutzera eman
Ortuzarren esanetan “Eusko Jaurlaritzaren diruzaintzan zerbait larria gertatzen delako zantzuak daude” eta “egia”esatea eskatu du

ARGAZKIA JAITSI

Onda Vascari eskainitako elkarrizketan azaldu duenez EAJ-PNVn “sekuentzia bat dugu eta sekuentzia objektiboa da”. Zentzu honetan gogoratu duenez “duela hiru aste, Lopez lehendakariak PFEZ handitzea proposatu zuen, hau da, zergen egitura aldatzea, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuari eusteko baliabide nahikorik ez zuelako. Proposamena kendu behar izan zuen, oso txarto egin zuelako, baina proposamena egin egin zen“.

Gaineratu duenez “duela hamar egun, Iñigo Urkullu EBBren lehendakariak berak azaldu zuen, Gobernuko sailburu handi bat EAJrengana hurbildu zela finantza baliabideak bilatzeko akordio eske, Gobernua iristen ez delakoan”.

Era berean azaldu duenez “ikusi egin dugu urte amaieran fakturak urte batetik bestera igaro dituztela, diru laguntasunak ordaintzeari utzi diote, eta hau ere egiaztatuta geratu da”. “Jakitun gara Eusko Jaurlaritza ordainketak atzeratzen ari dela, erakundeetarako ekarpenak; Bizkaian bertan, San Mames Barria, Guggenheim Museoa eta Arte Ederren Museoa. 2011 urtean egin behar ziren ekarpenak 2012 urtera igaro dira” baieztatu du.

Ortuzarrek baieztatu duenez “horiek gauza guztiak dira Eusko Jaurlaritzaren diruzaintzan zerbait gertatzen delako zeinale” eta baieztatu du EAJ-PNVk ez duela “gauzak oker joaterik nahi”; baina “gauzak txarto badaude, esan diezagutela, eta batez ere arazo honetatik nola irtengo ote garen esan dezatela”.