Prentsa Aretoa
Berriak
2012/02/08
Liburutegi digitala
Leioak lau hizkuntzatan irakur daitezkeen 300 lan klasiko dituen bost liburu elektroniko eskaintzen ditu azken bi hilabeteetatik hona.
Herriko liburutegia hasi zaie erabiltzaileei liburu elektronikoak eskaintzen. Ekimena abian jarri zen abenduaren 1ean, bertan zeuden bost irakurgailurekin. Hauetako bat beti geratzen da liburutegian, bertan erabili ahal izateko.
Irakurgailu elektroniko bakoitzaren barruan, Leioako liburutegiak 300 liburu klasiko sartu ditu, autore-eskubiderik ez dutelako. Dena dela, liburu elektronikoa etxera eramango duen pertsonak bertan jarri ahal izango ditu berak nahi dituen liburuak, irakurgailua itzultzeko orduan liburu hauek ezabatuta egon behar dutelarik. Liburutegiak hilabeteko eperako uzten ditu liburuak eta irakurtzeko aukerek lau hizkuntza aurreikusten dituzte: euskara, gaztelania, ingelesa eta italiera.
Libururen bat eraman nahi dutenek eskaria izenpetu behar dute eta bertan hitza eman behar dute liburu elektronikoa hartu duten modu berean eman behar dutela, eta galtzen baldin bada irakurgailuaren eta zorroaren 289 euroak, kargadorearen 19,95 eta kablearen 8,95 ordaindu beharko dute.
Nabarmenak...
ARTEA
2026/06/29
BERRIA
2026/06/28
PORTUGALETE
2026/06/28
AMOREBIETA-ETXANO
2026/06/25
ZIERBENA
2026/06/25
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












