Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/02/18

“Euskadi Eskozian sartzea eskatzera gatoz, autodeterminazio erreferendumean parte hartzerik izan dezagun”

Sabin Etxea inaute larunbat honetan bilakatu da Sabino´s House, eskoziar lurraldea, non Highlandetako gaitak, kiltak, scotch pie-ak eta whiskyak txalaparta soinuekin eta Inauterietako torraden zaporearekin nahastu diren.

rss Ezagutzera eman
Ihauteriak EAJ-PNV

ARGAZKIA JAITSI

Anthony Or´tuzar Braweheartarren Wallaceren leinuaren oinordekoak Albia Gardens zelai berdeetan bere gerlari ausartekin batera aurkeztu ditu Euskotland berriaren oinarriak eta bizigarriak. Eskoziar oinordekoaren hitzetan “bihotza bero dugu Braveheart gure asaben antzera, baina hankak hotz daude. Euskadi Eskozian sartzea eskatzera gatoz, autodeterminazio erreferendumean parte hartzerik izan dezagun”.

“Egia da eurek petrolioa dutela, baina guk gasa dugu Bermeon, eta orain Araban ere. Futbolean eta errugbian egiten dute. Guk ere bai. Gaita jotzen dute eta guk txistua. Beren Herriak Highlandetako lur garaiak dituzte eta Iparraldeko itsasoa dute ondoan. Guk Auñamendiak ditugu eta Iparraldean Bizkaiko golkoa . Hego aldean, biok dugu mendeetako auzia gure behealdeko auzokoekin. Biok dugu presidente anfibioak: eurek Alec Salmon eta guk Patxilo Pez. Laburbiltzeko, ur tanta bi gara, baina haiek erabakitzeko aukera izango dute, eta guk, batek daki” azpimarratu du.