Prentsa Aretoa
Berriak
2012/02/22
Lezamak berdintasunaren inguruko heziketa sustatu nahi du irakurketaren bitartez
Lezamako Udalak, Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasun Planaren harira, ekimen ugari bultzatzen ditu herrian, esparru desberdinetan. Oraingoan, ume eta gazteei zuzendutako egitasmo bat abiarazi du, liburuen eta irakurgaien bitartez berdintasunaren ideia landu eta garatzeko, eta bide batez, horri buruz hausnartzeko eta irakurleek berdintasuna balore gisa bere egin dezaten, barneratu dezaten alegia. Hemendik hasita eta udara bitartean, hainbat une dedikatuko dizkiote berdintasunari.
Horrela, beraz, generoen arteko berdintasuna modu batera edo bestera jorratzen duten hainbat liburu eskuragarri izango dituzte ume eta gazteek, adinen arabera banatzen diren udal ekipamenduetan. Hortaz, ludotekakoek 4 eta 9 urte bitartekoentzat aproposak diren hainbat izenburu izango dituzte eskura; gaztegunera doazenek (10 urtetik 13 urtera) eurentzat propio direnak eta gaztelekuko gazteek (14tik 18ra) beste horrenbeste. Finean, umeek eta gazteek irakurtzeko asmoa hor dago, baina baita heziketarako baliagarri izatea. Horregatik, gazteentzako aisialdirako hiru espazio horietan dauden begiraleek irakurritakoaren inguruko ekintzak antolatuko dituzte. Izan ere, eztabaida sortzeko edota gaiei buruz solasteko xedea ere badu ekimen honek.
Udalak hainbat liburu eskuratu ditu ludoteka, gaztegune eta gaztelekura eramateko. Berdintasuna dute amankomunean testu guztiek, baina bestelako gaiak ere ager dira horietan, guztiak ere ume zein gazteek aztertzeko interesgarriak. Besteak beste: emakumea eta feminismoa, guraso eta senideen harremanak, nortasunari lotutako arazoak, elkarlana, fisikoa eta itxurarekiko konplexuak, sexua... etabar.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25