Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/02/28

Gernikako EAJ-PNVk udal ikasketa gelen eskasia berehala konpontzeko proposamena aurkeztu du

Gernika-Lumoko EAJ-PNVren Udal Taldeak Osoko Bilkuran aurkeztu duen mozioan, udalerriko ikasketa gelan dagoen toki eskasia konpontzeko berehalako konponbideak bilatzea proposatzen du. EAJ-PNVk Gernika-Lumoko toki pribatu zein publiko ezberdinetan ikasketa gelak egokitzea proposatu du.

rss Ezagutzera eman

Luis Ortuzar Gernika-Lumoko EAJ-PNVren Udal Taldearen bozeramaileak azpimarratu duenez “gazteri kultu eta ondo prestatua izatea da gizarte ororen helbururik nagusienetakoa, horrek kalitatezko etorkizuna bermatzen duelako arlo sozial zein ekonomikoan”.

“Baina, helburu hau erdiesteko” esan du “giza kapitala ez da nahikoa. Gure gazteei esku artean ditugun bitarteko eta baliabide guztiekin lagundu behar diegu, hainbesteko lan eta esfortzua kostatzen zaien prestakuntza errazteko”.

Ortuzarrek salatu duenez Gernika-Lumo udalerriak ez du behar bezalako liburutegirik, hiribilduko auzokideen beharrizan guztiak asetzeko. “Gabezi hau nabarmenago egiten da gure gazteen azterketa garaian, batez ere batxilergo eta bereziki unibertsitateko azterketak direnean. Gernika-Lumoko ikasleek goizaldetik ibili behar dute Kultur Etxeko liburutegian lekua izateko. Dagoen tokia eznahiko gertatzen da, eta gainera eguerdian ixten da. Jakin badakigu gazte batzuk Amorebietara joan ohi direla, hango liburutegian ikasteko” gaineratu du. 

Bozeramaile jeltzaleak gogoratu egin du “Jose Antonio Arana Martija liburutegi berria eraikitzeko lanek daramaten atzerapena”, eta “ematen du luzerako izango dela” azaldu du. Ezinbesteko eta egingarri jo du “Gernikako gazteriak ikasteko duen toki faltari erantzuna ematea”.

“Arazoa toki eskaria konpontzea dela kontuan hartuta, gure ustetan maiatz, ekain, uztail, abendu, urtarril eta otsailean, asteburuetan ikasteko toki gehiago egokitu beharko lirateke, ahal den ordutegirik zabalenarekin, eta oraingo eskaintza hobetuta”. “Horretarako, hitzarmen bidez gune pribatu eta publikoak egokitzea proposatzen dugu, eta horrela, neurri batean oraingo liburuaren gabeziak konponduko ditugu” . 

Zentzu honetan, Gernika-Lumoko EAJ-PNVk Kultura Batzordea deitzea proposatu du, oraingo eskaintza eta beharrizanak aztertu ondoren, ikasteko toki berrien inguruan dauden beharrizanak ezartzeko eta arazoa konpontzeko irtenbideak bilatzeko.