Prentsa Aretoa
Berriak
2012/02/29
Maruri-Jatabeko Udala eta ostalariak turismoa sustatzearen alde
Eragile bien arteko lehen bilera ospatuko dute, hurrengo lankidetza jardunetarako hazia ereiteko.
Mungialdea eta Uribe Butroi eskualdeak jabetu egin dira turismorako duten potentzialaz. Zentzu horretan, Maruri-Jatabek horretarako dituen baliabideak sustatu nahi ditu eta herriko Udala eta ostalariak hasi dira elkarrekin urratsak ematen, herri honek eskualdea bisitatzen duten pertsonei eskaintzen dizkien ondasunak ezagutzera emateko. Elkarrekin egin nahi duten lanerako oinarriak ezartzeko, Udalak aste honetarako deitu ditu herriko ostalariak, erakunde eta enpresen arteko bitartekari lana egiteko xedez eta horrela ostalaritza zerbitzuen arteko sinergiak ezartzeko.Baina, turismoa sustatzeko xedez hasten den lan honetan guztian, Udalak azpimarratu du abiapuntua eskualdea izan beharko litzatekeela.
Udal honek informazio lana egingo du hurrengo topaketa deitu baino lehen. Ostalaritza toki ezberdinetan panel, postontziak eta bestelakoak jarriko dira, eskualdearen inguruko informazioa emateko. Aplikatu nahi den informazio formatuak ahalbidetuko du proposamenak egitea eta turismo arloko ideiak aurkeztea.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25