Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/03/02

EAJ-PNVk Metro Bilbaoren zerbitzu bereziak mantentzea exijitu du

Batzar Nagusietako EAJ-PNVren Batzarkide Taldeak hainbat ekimen aurkeztuko ditu, Metro Bilbaoko arduradunei gertakari berezietan Bilboko metropolitanoak eman izan dituen zerbitzu bereziak berriz martxan jartzea exijitzeko.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Metro Bilbaoren zerbitzu bereziak mantentzea exijitu du

ARGAZKIA JAITSI

“Metro Bilbaoren arduradunen azken ateraldiaren aurrean gaude. Metro Bilbaoko langileen ustezko absentismoaren aitzakiapean, une zehatz eta berezietan milaka pertsonei garraioa ematen zien zerbitzuak kendu nahi dira” azaldu du  Rementeria Batzar Nagusietan talde jeltzalearen bozeramaileak.

Rementeriak gaineratu duenez “oraindik gogoratzen dugu metropolitanoaren zuzendarien burugogorkeria Gabonetako zerbitzua ezarri nahi zutelako. Zerbitzu honek gastu ikaragarri handiak eta langileen desgastea eragin zuen eta erabilerak ez zuen azkenean konpentsatu. Aipagarria ere bada arduradunek lanzadera eta bestelako gauza txikien inguruan mantentzen duten jarrera gogorregia. Aurrera ihes egiteko jarrera honekin, metroa erabateko paralisira eramango dute”.

EAJ-PNVren batzarkideak amaitzeko esan duenez “kezkatuta gaude Metro Bilbaoren arduradunek neurri horiek hartzeko orduan langileak aitzakia gisa erabiltzen dituztelako, eta ardura beraiena baino ez da. Edozein kasutan, hiritarrak dira galtzaile” .