Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/03/07

Santurtzik bisitarientzat ireki du 'Agurtza'

Santurtziko udalak Agurtza atun-ontzi ezagunaren egitura Arrantzaren interpretazio Zentro bilakatu du. 2011 urtean jadanik hartu ditu 2,218 bisitari. Victoria Erregina Pasealekuan , Santurtziko portuan bertan dagoen kiroldegiaren ondoan, Agurtza da Santurtziko portutik baxurako arrantzara joan ohi ziren berrogeita hamar itsasontzi haien memoria bizia.

rss Ezagutzera eman
agurtza, santurtzi

ARGAZKIA JAITSI

Santurtziko udalak Agurtza atun-ontzi ezagunaren egitura Arrantzaren interpretazio Zentro bilakatu du. 2011 urtean jadanik hartu ditu 2,218 bisitari. Victoria Erregina Pasealekuan , Santurtziko portuan bertan dagoen kiroldegiaren ondoan, Agurtza da Santurtziko portutik baxurako arrantzara joan ohi ziren berrogeita hamar itsasontzi haien  memoria bizia.

Datorren hilean  berriro jarriko da martxan santurtziar atun-ontzia eta iaz eginiko bisitak bikoiztuko dira ezarri den egutegiarekin. Iaz 176 bisitaldi antolatu ziren eta aurten 542 ibilbide antolatuko dira. Berrikuntza gisa, astelehen arratsaldeetan bisitak ingeles hizkuntzan eskainiko dira, batez ere Portsmoutheko Ferryan datozen Bretainia Handiko bidaiariei zuzenduta. Santurtzin lo egiten dute eta asteartean bidaia jarraitzen baitute. Beste alde batetik, ibilaldiak eskainiko dira apiriletik azarora bitartean.

Halaber, talde bisitak egin ahal izango dira gaztelaniaz, euskaraz , ingelesez eta frantsesen. Aste Santura arte, zentroa ostiral arratsaldeetan bisita daiteke, larunbat,igande eta jai egunetan goizez; gero, zabalik egongo da egunero.

Bisita gidatuetarako egutegia honako hau da:

  • Martxotik maiatzera arte eta urritik abenduaren 9ra arte: ostiraletan 17:30ean; larunbatetan 11:00etan, 12:30ean eta 17:30ean; eta igande eta jai egunetan 11:00etan eta 12:30ean.
  • Goi denboraldian, Aste Santuan eta ekainetik irailera bitarteko hilabeteetan: astelehenetan 11:00etan, 12:30ean eta 17:00etan (bisita ingelesez); eta asteartetik igandera bitartean 11:00etan, 12:30ean eta arratsaldeko 17:30ean.

 

Agurtza bisitatzeko prezioa 2 eurokoa da nagusientzat eta euro batekoa  7tik 16 bitarteko umeentzat eta erretiratuentzat, ikasleentzat eta 10etik gorako pertsona taldeentzat. 7 urtetik bererakoek eta Santurtzin erroldatutakoek doako sarbidea izango dute.