Prentsa Aretoa
Berriak
2012/03/14
Loiuko Herri Krosak 800 korrikalari bildu ditu
Lehen edizioan lortutako arrakastak Udala animatu du deialdi berria martxan jartzera.
Kirola, lehia osasungarria eta jai giroa izan ziren nagusi Loiuko kaleetan. Herri honek bere lehen Herri Krosa ospatu zuen eta3 oso emaitza arrakastatsuarekin, kirol hitzordurako adin guztietako 800 korrikalari bildu zirelako, kirol zapatak jantzita herri kirol ekimen honetan parte hartzeko.
Loiuko udalak herriko bizitza sozial eta kulturala biziberritzeko helburua ezarri du; eta horretarako, era ezberdinetako ekimenak jarri ditu martxan, herriko egutegian garatuko direnak. Kirol proba hau ere badago emaitza bikainak lortzen ari den egitasmo honetan. Aurrekoetan ere oso ona izan zen udal arduradunek antolatu duten mendi martxan eta putxera lehiaketan emandako erantzuna.
Ekimenak kirolaren inguruan batu zituen eskualdeko eta Bizkaia osoko hainbat lekutako auzokideak, baina Euskal Herriaren mugakide diren beste hainbat lekutatik ere etorri ziren. Besteak beste parte hartu zuten Kantabria eta Burgosetik etorritakoek eta Palentzia, Valentzia eta Madril moduko toki urrunagoetatik etorritakoek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25