Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/03/20

Basauriko Udalak antzinako bizilagunen eta hiritar berrien arteko bizikidetza sustatzen du

Basauriko Udalak kultura arteko bizikidetza babestuko du, bihar, martxoak 21, ospatuko den “Arraza diskriminazioa erauzteko nazioarteko egunean”. Udal ordezkariek adierazi dutenez “pertsonak toki batetik bestera mugitzeak eta apurka-apurka kokapen berriak finkatzeak antzinako bizilagunen eta hiritar berrien arteko bizikidetzarako erronka suposatzen dute”.

rss Ezagutzera eman

Arraza diskriminazioa erauzteko Nazioarteko Egunean, Udalak “aniztasun kulturalaren aldeko ahalegina egin nahi du, lehengo bizilagunen eta hiritarren berrien arteko bizikidetza eta harremanak sustatzeko”. Helburu horrekin, hainbat ekimen proposatu dira, besteak beste auzokide berriei kirol eta kultura arloko baliabideen berri ematea, eta ekitaldi eta toki partekatuetan parte har dezaten sustatzea.

Eguna ospatzeari dagokionez, Basauriko Udalak auzokideak gonbidatu ditu asteazkenean Sozial Antzokian eskainiko den "El Havre" izenburuko pelikula ikustera.  Aki Kaurismäkiren pelikula honek Frantziako herri txiki batean ume etorkin bat heltzean  auzokideen arteko harremanetan eragiten diren eraldaketak aztertzen ditu. Doako sarrerak Sozial Antzokiko leihatilan emango dira. Lehen emanaldian, 18:00etan haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da.