Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/03/28

Elorrioko udalak umeei zuzendutako lehenengo aste santuko koloniak antolatu ditu

Egitarauak ikasteko eta jolasteko jarduerak jasotzen ditu, eta Kirol Astea ere, Aste Santuko lanegunetan ospatuko direnak.

rss Ezagutzera eman
Elorrioko udalak umeei zuzendutako lehenengo aste santuko koloniak antolatu ditu

ARGAZKIA JAITSI

Elorrioko Udaleko Gazteria Sailak lehenengo Aste Santuko umeentzako koloniak antolatu ditu. Umeek euren oporretan tailerrekin,jokoekin eta kirol-jarduerekin gozatzeko aukera izatea da helburua.

Ekimena, 3 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta,bi astetan burutuko da, apirilaren 2tik 4ra eta 10etik 13ra.Gauzak horrela,ordutegi eta aukera ugari eskaintzen dituen programa honekin gozatzeko zazpi egun izango dituzte umeek.

Parte-hartzaileak, adinaren arabera,hiru taldetan banatuko dira:

- Lehenengo taldea: 3-5 urte bitartean,

- Bigarren taldea: 6-8 urte bitartean,

- Hirugarren taldea: 9-12 urte bitartean.

Lehenengo taldearentzat planteatzen den ordutegia 9:00etatik 14:00ak arte da. Dena den,15:30ak arte luza daiteke,jantoki zerbitzua hartuz.Beste talde biek ordutegi bera izango dute.

Dena den, programaren bigarren astean,6 urte baino gehiago duten umeentzako Kirolaren Astea antolatu da,arratsaldeetan ere,16:00etatik 18:00ak arte, ospatuko dena. Ekimen honek hainbat jarduera barneratuko  ditu.