Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/04/03

Ortuzar amnistia fiskalaren kontrako agertu da, eta “idulkitik jaistea” eskatu dio PPri

Andoni Ortuzar EAJren BBBren lehendakaria Mariano Rajoyren Gobernuak sustatutako amnistia fiskalaren kontrako agertu da, eta PPri eskatu dio igo den “idulkitik jaistea”, gehiengo absolutua duen arren, hartzen ari den neurriak “gehiengo sozialaren kontra” doazelako.

rss Ezagutzera eman
Ortuzar amnistia fiskalaren kontrako agertu da, eta “idulkitik jaistea” eskatu dio PPri

ARGAZKIA JAITSI

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Ortuzarrek adierazi du PPren Gobernuak hartutako erabakiek ez dutela zerikusirik gizarteak eskatzen duenarekin, gehiengo absolutua duen arren, gehiengo sozialik ez duelako.

"Ganberan du gehiengo aritmetikoa, baina gizartean gauzak oso bestelakoak dira, grebak, protestak, PPk hartutako neurrien eraginez pizten ari den iraultza soziala.... neurriak hartu behar direla eta egokitzapenak egin behar direla ulergarria den arren, PP hartzen ari diren neurriak gehiengo sozialaren pentsamenduaren kontra doaz” gaineratu du.

Hortaz, Alderdi Popularrari eskatu dio “idulkitik” apurtxo bat jaitsi dadila. Halaber, zergen amnistiaren kontrako jarrera defendatu du, bere esanetan  zergak bildu behar direlako, baina ez edozein preziotan, baizik eta iruzurraren eta zerga delituaren kontra eginez, Bizkaiko Foru Aldundiak”egiten duen gisara” alegia.