Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/04/03

Galdakaok Guda Zibilak Euskadin izan zuen garapenaren inguruko erakusketarik handiena ireki du

Galdakaoko Udalak, Sabino Arana Fundazioak eta Galdakao Gogora taldeak Torrezabal Kultur Etxean aurkeztu dute Guda Zibilak Euskadin izan zuen bilakaeraren inguruko erakusketarik handiena. Erakusketa honetan, toki berean uztartzen dira , “ Inoiz ere ez! 1936-1939 gerrako irudiak” izenburuko erakusketa ibiltaria, gerrek eragiten dituzten ondorio etsigarrien inguruko hausnarketa egiteko pentsatu dena, eta Galdakao Gogora taldeak eta herriko Udalak berreskuratu ahal izan dituzten Galdakao herriko argazki eta agiriak .

rss Ezagutzera eman
ibon uribe, galdakao, juan maria atutxa,

ARGAZKIA JAITSI

Erakusketan aurkezten dira Sabino Arana Fundazioak izenburu berarekin argitaratu duen liburuko irudirik onenak. Euskadin 36ko gerrak eragin zuen bortxakeria islatzen dute. Muntai honetako argazkiekin batera, hainbat pertsonen testigantza ere eskaintzen dira, eragile nagusi eta ikusle kualifikatu ziren aldetik, bizi eta sufritu izan zutenaren inguruko iritziak ematen dituzte.  

 

Baina, aldi berean, erakusketa honen helburua da herriek gerrekin sufritzen dutena  eta bizirik irteten direnek sentitzen duten etsipena ez ahaztea, Euskadik aldi horretan bizi izan zuen  historia gordina izan  baitzen; aldi berean, etorkizunari begira inork ez dadila gure nagusiek bizi izan zutena ukatzeko tentaldian erori eta berriz ere errepika ez dadin.