Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/04/04

Bizkaiak turismo sustatuko du

Abestiaren titulua “Bizkaia, naizen guztia” da, eta bideoa “El Mentón de Fogarty” taldeak egin du. Bideoaren bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiak Lurralde Historikoko turismoa sustatuko du. Klipa honako leku hauetan jarriko da ikusgai: foru erakundeak atzerrira egiten dituen bidaia guztietan, parte hartzen duen turismo-azoketan, antolatzen dituen ekitaldi guztietan, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza edo diru-laguntza jasotzen duten erakundeek antolatutako ekitaldietan, eta El Sol jaialdian. Halaber, Atlhetic Club-ekin eta Gescrap Bilbao Bizkaia-rekin sinatutako hitzarmenetan ezarritakoaren arabera, kirol-klub horiek jokatzen dituzten partiden bideomarkagailuetan proiektatuko da.

rss Ezagutzera eman
Bizkaiak turismo sustatuko du

ARGAZKIA JAITSI

“Bizkaia, naizen guztia” gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez grabatu da. Lurralde Historikoaren geografiako leku ugariren irudiak erakusten ditu, besteak beste, honako hauenak: naturaguneak, kostak, eta hiriguneak -bisitarientzat elementu turistiko erakargarrien ikurra den Guggenheima ere bai. Bideoa San Mamesen emango da lehen aldiz, ostegunean, Athletic-ek Schalke 04 taldearen aurka jokatuko duen partidan. Garu arratsaldean aurkeztuko da, Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko diputatua buru izan duen ekitaldi batean. Ekitaldi horretara Bizkaiko sektore turistikoko ordezkariak eta Bizkaiko pertsona ospetsuak gonbidatu dira.