Prentsa Aretoa
Berriak
2012/04/04
Getxoko Gernika Parkea zabalik
Gernika Parkea, 12.997 metro koadroko zabalerarekin da Getxoko parkerik handiena, eta gaur irekiko da urte beteko lanak amaitu ostean. Neguri auzoko beheko aldean dago, eta Getxoko toki publiko esanguratsuenak eguneratzeko eta egokitzeko pentsatu den egitasmoaren barruan kokatzen da. Lanak gauzatzeko hasierako aurrekontua hiru milioi ingurukoa bazen ere, azkenean 2.760.000 eurotan egin da. Parkea ofizialki irekitzeko ekitaldia Aste Santuaren ondoren egingo da, eta eguna behar bezala iragarriko da.
Imanol Landa, Getxoko alkate jeltzaleak gogoratu duenez proposamen “berritzailea da, eta belaunaldi guztientzat zuzendutako parkea da, bizilagun guztiek toki berriaz gozatzeko aukera izan dezaten”.
Era berean zehaztu du parkea erabilera publikorako irekiko den arren, parkeko toki estali batean kokatuko den jantokia ez da oraindik zabalik egongo. Jarduera proiektua tramite bidean dago eta aurrerago irekiko da. Halaber, Gernika parkearen inguruan ere, asteazken honetan irekiko dira Gobela ibaiaren parean Baserria eta Akazi kaleen artean doan errepide zatia, eta Akazi kalea bera, ibaiaren ondoko pasealekuaren eta Elkano kale artean; errepide zati biak Leioatik Getxorako norabidean.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25