Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/04/05

Ortuzar: “Aurten, bakean bizi dugun lehen Aberri Eguna ospatuko dugu”

Andoni Ortuzar, Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, datorren igandeko Aberri Eguna aurkeztu du. “Aberri bizia. Más nación” da aurtengo Aberri Egunerako Euzko Alderdi Jeltzaleak aukeratu duen mezua.

rss Ezagutzera eman
andoni ortuzar, eaj-pnv

ARGAZKIA JAITSI

Andoni Ortuzarrek aurtengo Aberri Egunaren bi berezitasunak azpimarratu ditu. Alde batetik, ia sei hilabete igaro direla ETAk bere jarduera armatuaren amaiera aldarrikatu zuenetik. Eta bestetik, aurten Euskadik biztanleria zibilaren kontra  egin ziren bonbardaketen 75. urteurrena gogoratzen duela.

Ortuzarrek gogoratu du, baita ere, Aberri Eguna lehen aldiz duela laurogei urte ospatu zela, 1932. urtean hain zuzen ere. Eta ordutik aurrera, Aberri Eguna guda aldian, diktaduraren menpean eta terrorismo garaian ere ospatu izan dela.

Bizkai Buru Batzarreko presidentearen hitzetan, aurten “bakean bizi dugun lehen Aberri Eguna ospatuko dugu eta horregatik Aberri Eguna berezia izango da”. 

Testu inguru honetan, Ortuzarrek gehitu du: “lehen aldiz, indarkeriaren mehatxurik gabe,  aukera politiko guztiak aldarrika daitezke: erabakitzeko eskubidea, euskal burujabetasuna, independentzia, euskal Nazioaren etorkizuna eta garapena bermatzeko”.

Bukatzeko, gogoratu du aurreko urteetan egin izan den moduan, ekitaldi politikoa Bilboko Plaza Barrian ospatuko dela 11:30etatik aurrera. Eta ondoren, 1.400 kideentzako bazkari bat antolatu dela.