Prentsa Aretoa
Berriak
2012/04/11
Landareen erabilera terapeutikoaren inguruko hitzaldiak eta tailerrak antolatu dituzte Jauregibarria Ingurumen Etxean
Amorebieta-Etxanoko Udalak landareen erabilera terapeutikoaren inguruko hitzaldiak eta tailerrak antolatu ditu Jauregibarria Ingurumen Etxean. Apirilean zehar egingo dira, bigarren astean, Carmen Romanelli naturopata, kinesologa eta Unidad Esencial metodoaren sortzailearen gidaritzapean.
Landareen erabilera terapeutikoa, izen hori eman diote Carmen Romanellik apirilaren 12tik aurrera Jauregibarria Ingurumen Etxean emango duen hitzaldi eta tailer zikloari. Bertan, izena ematen duten guztiek inguruan ditugun landareekin esentzia terapeutikoak nola egin ikasiko dute. Horretarako, Romanelli naturopatak zenbait truku eta errezetak azalduko ditu.
Hitzaldi eta tailer zikloa apirilaren 12an hasiko da. Hitzaldiak apirilaren 12an eta 13an iragarri dituzte; lehenengoa, apirilaren 12koa, arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Bigarrena, berriz, 13koa, arratsaldeko 17:00etan. Hitzaldiak ordu eta erdiko iraupena izango dute.
Tailerrak hiru ordutegi ezberdinetan antolatu dituzte, ahalik eta zornotzar gehienek parte hartzeko aukera izan dezan. Lehenengoa apirilaren 14rako, larunbata, iragarri dute –goizeko 11:00etan hasiko da–. Bigarrena egun berean izango da, baina arratsaldez –16:00etatik aurrera–. Hirugarrena apirilaren 15ean, igandea, izango da, goizeko 11:00etatik aurrera. Tailerrek, gutxi asko, hiru orduko iraupena izango dute. Tailerrak eta hitzaldiak Jauregibarria Ingurumen Etxean izango dira.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25