Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/04/16

Urkulluk Cabacasen heriotzaren “alderdi guztiak” ikertzea eskatu du

Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren presidenteak Iñigo Cabacas Athletic zalearen heriotzaren inguruabar denen “alderdi guztiak” ikertzea eta “puntu guztietara iristea” eskatu du. Era berean deitoratu ditu Ertzaintzak kasu batzuetan “interes partidistak“ gidatuta jaso dituen zentzurik gabeko kritikak.

rss Ezagutzera eman
iñigo urkullu, eaj-pnv

ARGAZKIA JAITSI

ETBri eskainitako elkarrizketan, buru jeltzaleak EAJ-PNVren aldetik adierazi du Iñigo Cabacasen familia eta lagunekiko solidariotasun eta dolumina. Cabacas hil egin zen Schalke 04ren kontra jokatu zen Europa Leagueko partidaren ostean izan ziren gertakarien ondorioz jaso zituen zaurien eraginez.

Era berean eskatu du kasuaren “alderdi guztiak” ikertzea, eta jakin beharreko puntu guztietara iristea “gizarteak ere  gertatu zena jakin behar duelako”.

Rodolfo Ares Herrizaingo Sailburuaren dimisioa eskatzeko adierazpenei buruz esan duenez  “zuzenean kaltetutako pertsonengandik irteten ez bada, gainerakoa soberan dago Legebiltzar Batzordean bertan Herrizaingo Sailburuari planteatu dioguna azaldu arte”.

EBBren presidenteak azaldu duenez, bere taldearen kezka “eskopeten erabilera edo gomazko piloten erabileratik harago doa “, hau da “inguruabar zehatz batzuen aurrean zein ote da  poliziaren indarra erabiltzearen zentzua, orain bizi duguna moduko testuinguruan”.