Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/04/18

Izaskun Bilbaok Estrasburgon eskatu du “biktimentzako ordaina, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenean”

Izaskun Bilbao EAJ-PNVren eurolegebiltzarkideak Estrasburgon Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratzeko egin den ekitaldian eskatu du, “frankismo eta guda zibileko biktima guztientzako justizia,ordaina eta oroimena”. Bilbaok bere hitz egitean azpimarratu duenez, foru hiribildua “bake sinboloa da mundu osoan, Picassoren koadro ezagunaren eraginez”. Bilbaoren hitzetan, arte lan hau “Euskadin erakutsi beharko litzateke”.

rss Ezagutzera eman
izaskun bilbao, eaj-pnv

ARGAZKIA JAITSI

Euskal eurodiputatuak gogoratu duenez, apirilaren 26an beteko da Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena, eta azaldu duenez foru hiribildua mundu osoko bake sinboloa da, eraso hartan “hegazkin naziek biztanleri zibilaren kontrako eraso masiboak saiatu baitzituen, geroan bigarren mundu gerran hobetuta erabili zirenak. Francok bere aldetik euskal erakundeak eta nortasun nazionala erasotzen zuen, diktadura osoan izan zuen helburuetako bat, alegia”.

Bilbaok euro-ganberako kideei gogoratu dienez, alemaniar estatuak 1977 urtean barkamena eskatu zion euskal herriari sarraski honetan izan zuen parte hartzeagatik. Zoritxarrez, Espainian, gaur egun, muturreko eskuindarreko historialariek egia ukatzen dute, eta politikari askok ahopean aitortzen dute frankismoari aplikatu zitzaion zigorgabetasuna izan zela espainiar trantsizioak demokraziarantz egin zuen bidearen arrakastaren giltza. Agian horregatik, karrera judizialetik kanpo bota dute, diktadorearen krimenak ikertzen saiatu den magistratu bakarra”.