Prentsa Aretoa
Berriak
2012/04/24
Gazteriari buruzko jardunaldiak EAn
Datorren larunbatean, apirilak 28, EAko Euzko Alderdi Jeltzalearen Udal Taldeak Busturialdea-Urdaibai eskualdeko alderdikide eta lagunei eskainiko dizkie “Gazteria eta EAJ-PNV” izenburupean, gazteriaren inguruan egingo dituen jardunaldiak.
Jardunaldi hauetan EAJ-PNVren barne kargudunek eta kargu publikoek hartuko dute parte EGIko hainbat kiderekin batera. Eskualdeko gazteen arteko topaketa dibertigarria egin nahi da eta, aldi berean, elkarrekin momentu atseginak bizi.
Topaketa 11:30ean hasiko da EAko Udaleko instalazioetan bertan, Maitane Leizaola Bizkaiko Foru Aldundiko Kirola eta Gazteria Saileko Zuzendariak eskainiko duen hitzaldiarekin. Amaitutakoan, bertaratutakoek poteoa egingo dute kostaldeko herri zoragarri horretan.
Nabarmenak...
GAUTEGIZ ARTEAGA
2026/07/21
BUSTURIA
2026/07/20
PORTUGALETE
2026/07/20
BERRIA
2026/07/17
ARTEA
2026/07/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












