Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/04/25

Berrizko udalak lankidetza jardunaldiak berrabiatu ditu

Udalerriko auzolagunen artean solidariotasuna, laguntasuna eta parte hartzea sustatu nahi da.

rss Ezagutzera eman

Berrizko lankidetza jardunaldiak hasi dira jadanik, laurogeita hamargarren hamarkadatik ospatzen zen ekimena eta Udalak aurten berreskuratu duena.

Horretarako, hainbat ekimen antolatu izan dira herriko kultur etxean. Bertan, Gervasio Sanchez hainbat gatazka armatuetako argazkilari izan denaren erakusketa jarri da. Erakusketa hau larunbatera arte egongo da, eta Latinamerikan, Asian eta Europan izan diren gerretan desagertu diren pertsonek utzitako hutsunea islatzen du.

Era berean, Berriz herrian egin den lankidetza lanaren historia gogoratzeko mahai ingurua  eta Afrikaren errealitatea eta larrialdi egoeretarako programak ezagutzera emateko hitzaldia antolatu dira.

Berrizko udalerriak lan handia egin izan du lankidetza arloan, urteroko aurrekontuaren %1a  garapen bidean dauden herrietarako lankidetzarako ezartzen du, egitasmoak sustatu,finantzatu eta gestionatzeko. Aurtengo ekitaldian 54.000 euroko kopurua ezarri da horretarako.