Prentsa Aretoa
Berriak
2012/04/26
José Luis Bilbaok “epel” ikusten du Eusko Jaurlaritza, Madrilen euskal autogobernua defendatzeko orduan
José Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak baieztatu duenez “epel” ikusten ditu Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak Madrilen euskal autogobernua defendatzeko orduan, eta “adierazpen zalapartatsu gutxiago” eta “ekimen gehiago” eskatu ditu.
ETBri eskainitako elkarrizketan esan du ez duela argi ikusten Exekutibo autonomikoak mantentzen duen jarrera “esan egin dute egitekoa beteko dutela, ez direla intsumiso izango”. “Eta hor, epel ikusten ditut” berretsi du. Bere hitzetan “ikusi beharko da Eusko Jaurlaritzak gai horiekin guztiekin zer egingo ote duen”.
Bilbaoren ustetan, entzuten diren “adierazpen zalapartatsuak” alde batera utzita “ekimenak” behar dira. “Ekimenak ikusi nahi ditut, normalean ikusten ez ditugunak” esan du.
Nabarmenak...
BBB
2026/11/11
MARKINA-XEMEIN
2026/11/11
PORTUGALETE
2026/11/11
GETXO
2026/11/03
IZURTZA
2026/10/26
Berri ikusiagoak...
BILBO
2026/06/08
EBB
2025/08/13
Bilbo
2025/05/10
BBB
2025/07/13
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












