Prentsa Aretoa
Berriak
2012/04/27
Ortuzar: “Bizi dugun egoerari aurre egin behar diogu. Horretarako datorren ostiralean, ekonomi goi bilera antolatu dugu”
Biztanleria Aktiboaren Inkestak atera berri dituen langabezi datuen aurrean, EAJren Bizkaia Buru Batzarraren presidente den Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, “langabezia Euskadin, Espainian baino askoz gehiago igotzen ari da. Egoera ekonomikoa oso larria da. Eta egoera honek erantzunak eskatzen ditu. Euzko Alderdi Jeltzaleak eredu bat dauka, eta eredu hau eskaintzen du. Enpresa eta industria sustatzeko, ekonomia indartzeko eta lanpostuak sortzeko”.
BBBren presidentearen aburuz, “duela hogei ta hamar urte, eta duela hogei urte, krisialditik irtetea posible zela erakutsi genuen. Orain ere posible da. Horretarako erabakiak hartu behar dira. Gu elkarlana egiteko prest gaude eta gure eredua eskaintzen dugu. Hau da luzatu nahi dugun eskaintza”.
Bukatzeko, azaldu duenez, “bizi dugun egoerari aurre egin behar diogu. Horretarako datorren ostiralean, ekonomi goi bilera antolatu dugu. Neurri berriak eta zehatzak proposatu behar ditugu. Batez ere, geldirik dagoen Lehendakari eta ideiarik gabeko Gobernuari. Neurriak behar dira. Guk neurriak dauzkagu eta eskaintzen ditugu. Baina Lopez eta bere Gobernua esnatu egin behar dira, egoera honi aurre egiteko”.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












