Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/05/02

Iurretak merkataritza sustatuko du hamabostaldian behin egingo den merkatuarekin

Iurretako udalak Urkiola Landa Garapen Elkartearekin batera ostegunetik aurrera jarriko du abian udalerri erdian hamabostaldian behin egingo den merkatuaren bidez. Askondo eta Dantzari kaleetan egingo da eta ekimen honen bidez bertako ostalaritza, merkataritza eta inguruko baserritarren lana sustatu nahi du. Merkatu berrian 25 saltoki jarriko dira, hauetako 15 egongo dira arropak saltzeko eta hamar bat izango dira baserritarren produktuak saltzeko.

rss Ezagutzera eman
Iurreta, eaj-pnv

ARGAZKIA JAITSI

Merkatua hileko lehen eta hirugarren ostegunez egingo da goizeko 9:00etatik 13:00era bitartean. Iurretako zein beste herrietatik bertaratutako bizilagunek denetatik erosteko aukera izango dute bertan, hau da, umeentzako arropa, oinetakoak, bitxiak, kirol arropak eta etxerako gaiak. Baserritarren saltokiei dagokionez, bertan bilduko dira Iurreta, Abadiño, Mallabia, Amorebieta eta Durangoko produktoreak, eta bertan salduko dira ortuariak, frutak, ogia, gazta, sagardoa,txakolina eta eztia.

Ekimen honen bidez, Elizateko udalak onurak ahalbidetu nahi dizkie herriko bizilagunei eta bertako merkatariei; lehenengoek erosketak egiteko alternatiba izango dute eta bertako merkatariek bezero berriak izango dituztelako, eta honek salmentetan eragin dezake. Amaitzeko, Durangaldeko baserritarrek ere izango dute hamabostaldian behin beren produktuak eskaintzeko gune berria.