Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/05/07

EAJ-PNV Athleticekin

Euzko Alderdi Jeltzaleak bat egin du Bilboko Athletic Klubaren marea zurigorriarekin, eta era berean bat egin du ere Ibaiganeko klubaren zaletu guztiekin. Bilboko futbol taldeak hurrengo bi egunotan izango ditu bi hitzordu historiko: Europa Leagueren finala eta Kopako finala.

rss Ezagutzera eman

Hori ospatzeko, Sabin Etxeko aurrealdean jarri da 12. zenbakia daraman Athleticen elastiko erraldoia, zaletuek zurigorriari ematen dioten babesari lotuta. Elastiko hau Sabin Etxean egongo da maiatzaren 25ean Madrilen Kopako finala ospatu arte.

Laguntasun batuketa honekin, kasu honetan EAJ-PNVren aldetik, uste dugu finaletako bat irabazterik dagoela, eta horrela belaunaldi berriek gertakari berezi eta bakarra ezagutu ahal izango dute: Gabarra Nerbioiko uretan ikustea.