Prentsa Aretoa
Berriak
2012/05/08
EAJ-PNVk jasangarritasuna eta erregionalizatzea Artisau-arrantzaren europar definiziorako “giltzarri” izatea eskatu du
EAJ-PNVk jasangarritasuna, ingurune naturalarekiko errespetua gordetzen duten aparailuak erabiltzea, arrantza sektoreko jabego eta kudeatze formula tradizionalak, eta jarduera honek toki garapenarekin duen harremana Artisau-Arrantzaren europar definizioaren “oinarri izatea” nahi du. Honek bere barnean “erregioetako aldaerak” aurreikusi beharko ditu ontzidi bakoitzak eskala txikiko arrantzetan irizpide hauek aplikatzeko dituzten era desberdinak hartzeko".
Izaskun Bilbao EAJ-PNVen eurolegebiltzarkideak aurkeztu dituen zuzenketetan, era berean sartu du arrantza sektoreko bestelako lanak aldarrikatzeko “apustu irmoa”, bereziki neskatilek sareak konpontzeko lanetan egin izan dutena.
Bilbaok printzipio hauek sartu ditu astelehenez “Eskala txikiko arrantza eta artisau-arrantzak Batasuneko Arrantza Politikaren markoan”. Berauen artean, artisau arrantza zehazteko bidean aurrera egiteko irizpideak sartzeaz gain, eurodiputatuak nahi du definizio hau “erregio mailan egitea” “arrantza modu hau bereizten duen aniztasuna barnean hartzeko”.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












