Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/05/23

Getxoko alkateak udalerriko ikasleekin bildu da ingurumen arloko gaiez hitz egiteko

Getxoko alkateak herriko hamaika ikastetxetako 44 ikasle hartu ditu ingurumen alorreko gaiak jorratzeko.

rss Ezagutzera eman

Zehatzago esanda, Getxoko hamaika ikastetxeetako 44 eskola ume hauek Imanol Landa alkatearekin eta Keltse Eiguren Ingurumen arloko zinegotziarekin bildu ziren eta elikaduraren eta bioaniztasunaren inguruan hitz egin zuten, eskola ume hauek ikasturtean landu izan dituzten gaiak.  

Ikasleek gaia ondo jorratuta eraman dute. Egiaztatuta geratu zen, politikariei ingurumena zaintzeko aurkeztu zieten proposamen multzoarekin, besteak beste  zelaietan eraikinik ez egitea, ortu ekologikoak sustatzea, bidegorri gehiago eta txirringetarako aparkaleku gehiago egitea; Galeako txilardia eta korridore berdea zaintzea eta babestea, tresna elektrikoak batzeko edukinontziak hurbilago jartzea; lorategietan espezie inbaditzailerik ez jartzea eta tokian tokiko elikadura ekologikoaren aldeko udal kanpainak egitea.

Keltse Eiguren Ingurumen arloko zinegotziak azalpenak eman behar izan zituen iazko eskola foroak eginiko proposamenen inguruan Udalak egin dituen jardueren gainean. Iazko eskakizunen artean besteak beste zegoen parke artifizialik egin beharrean berdeguneak egitea. Eskola umeak datorren ikasturtean itzuliko dira proposamen eta konpromiso gehiagorekin,denon artean etorkizuneko lur planeta zaintzeko helburuarekin.