Prentsa Aretoa
Berriak
2012/05/24
Ortuzar: “Alderdiak aktibo bikaina galtzen du, baina Herriaren alde ematen dugu”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren presidenteak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan azpimarratu du Iñigo Urkullu dela alderdi jeltzaleak “Herri honi eskaini diezaiokeen aktiborik onena, orain gauden korapilo honetatik irten gaitezen”. “Gure presidentea eskaintzen dugu, Alderdiak bere aktiborik onena eskaintzen du, baina Herriaren alde ematen dugu” gaineratu du.
Ortuzarrek azaldu duenez Urkulluren profila dela Euskadi gobernatzeko onena eta gaineratu du ez dutela gehiegi pentsatu “hauteskundeetan noren aurka egingo ote dugun”. “Handikeriarik, gabe, harropuzkeriarik gabe uste dugu lehen indar politikoa izango garela, eta mapa politiko berrian tokatuko zaigu Eusko Jaurlaritzaren osaketari ekitea “ esan du.
"Uste dut Alderdiak lezioa eman duela, barruko urak nahasten saiatu diren arren,batetik gardentasuna erakutsi dugu eta bestetik barne kohesioa, den dena EBBren baitan eta aho batez adostu delako” azaldu du BBBren presidenteak .
Nabarmenak...
BBB
2026/11/11
MARKINA-XEMEIN
2026/11/11
PORTUGALETE
2026/11/11
GETXO
2026/11/03
IZURTZA
2026/10/26
Berri ikusiagoak...
BILBO
2026/06/08
EBB
2025/08/13
Bilbo
2025/05/10
BBB
2025/07/13
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












