Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/06/08

Urkullu: “Euskal gizarteak ziklo berria ireki nahi du”

Iñigo Urkullu EAJren EBBren presidenteak Durangon Durangaleko ordezkari politiko eta erakundeetako ordezkariekin batera ospatu duen topaketan adierazi du “euskal gizarteak ziklo berria ireki“ nahi duela. “Euzko Alderdi Jeltzalea, aldi berri honetan, une latzei aurre egiteko batasun bermatzaile gisa aurkezten da. Ezagun ditugu hiritarren arazoak. Gure herriaren arazoak dira. Eta gainera, asko ikasi dugu oposizioan egon garen hiru urte hauetan. Apaltasun osoz esaten dugu hau. Asko ikasi dugu egindako huts egiteetatik. Eta, ikasbide hau ere bada orain gure esperientziaren parte bat”.

rss Ezagutzera eman
Iñigo urkullu, andoni ortuzar, jose luis bilbao, d

ARGAZKIA JAITSI

Urkulluk hitz egiten hasi orduko esan duenez “Ekitaldi hau deitu dugu, Durangaldean udal eta foru legegintzaldiko lehen urtearen balantzea egiteko. Une garrantzitsuak bizi ditugu Euskadin. Krisi ekonomiko larria, bortxakeriaren amaieraren hasiera eta normalizazio politikoa daude orain gure Herriarentzako aldi berria zabaltzen. Gure ekimenari, parte hartzea, gardentasuna eta  ikusgarritasuna emateko. Politika ekonomiko argia dugu, eta horretan sinesten dugu. Fedea dugu Euskadiko ehun produktiboan, fedea dugu herri honek ekiteko duen gaitasunean”.

Buruzagi jeltzaleak Lopezen Gobernua ere aipatu du bere hitz egitean “iragarki orrietan harro dago Euskadin lan egiteko adina dutenen okupazio tasagatik”, baina ez du aipatzen hiru urte hauetan gure herrian 40.000 langabe gehiago daudela. Arazoa da Lopezen Gobernua  propagandan  enplegu politikan baino askoz ere aktiboagoa dela. Egotzi egin digute kanpainan gaudela. Lopez lehendakaria bai dagoela kanpainan. Kanpainan dago bera, eta esan egiten du halakorik ez dagoela. Eta guk esaten duguna da Euskadi ez dagoela hamaika hilabete iraungo duen kanpainan egoteko moduan. Lehendakaria da buruan hauteskundeak besterik ez dituena. Legegintzaldia amaituta dago jada”.

Iñigo Urkulluk amaitzeko aipatu duenez “Ez dugu esango, hiritarren arazo guzti-guztiak konponduko ditugula. Baina bai, indar biziz ekingo diogula. Bai aurkeztuko dugu horretara konprometituko gaituen egitasmoa. Bai adostuko ditugu denon artean honetatik irteteko aliantzak. Gu guztion onena emango dugu, hori lehenesteko. Konbentzituta gaude lortu egingo dugula. Bai, aurrera egingo dugu”.