Prentsa Aretoa
Berriak
2012/07/26
Ortuzarren ustetan PPk gehiago bilatzen du hauteskunde “putxerazoa”, biktimei zor zaien kalte ordaina baino
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren presidenteak ezarri duenez PPk “ETAren mehatxuengatik erbesteratuei” Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroan botoa emateko eskubidea emateko egin nahi den Hauteskunde Legearen erreformarekin,gehiago bilatzen du“ hauteskunde putxerazoa, biktimei kaltea ordaintzea baino”. Halaber, popularrei eskatu die EAJ-PNVrekin honen inguruan negoziatzeko benetako borondatea baldin badute, egitasmoa ken dezatela, biktimei “tratamendu integrala” emateaz hitz egiten hasteko.
RNE irratiari eskaini zaion elkarrizketan azaldu duenez “hauteskunde interesik ez omen duen erreforma izateko, denak erakusten du erreforma honen ostean PPren aldetik dagoela hauteskunde interes garbia”. “Bestela bada, zaila da ulertzen, Alderdi Popularrak eta Barne Ministerioak gauzak hain gaizki egitea” gaineratu du.
"Guri, atzoko azken ordura arte, inork ez zigun negoziatzeko aukerarik eskaini, eta gaur egunkarietan ikusi dugu albistea. Beraz, gauzak txarto egin dira, gurdia idien aurretik jarri dutelako” esan du .
“Gaiaren sakonera sartuta, biktimak omentzeko, justizia egiteko, ETAK eragindako kalte guztia ordaintzeko, beharrezko beste gauza gehiago daude, oinarrizkoagoak, eta biktimek gehiago baloratuko lituzketenak”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25