Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/08/27

Jeltzaleek fiskalitateari buruz egin duten proposamena “manipulatzea” leporatu dio Ortuzarrek Lópezi

Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren lehendakaria den Andoni Ortuzarrek bere Alderdiak zerga arloan egin duen proposamena “manipulatzea” eta Lehendakaritza EAJren aurka “erabiltzea” egotzi dio Patxi Lópezi.

rss Ezagutzera eman
Jeltzaleek fiskalitateari buruz egin duten proposamena “manipulatzea” leporatu dio Ortuzarrek Lópezi

ARGAZKIA JAITSI

Onda Vascairratiak egin dion elkarrizketa batean adierazi duenez, PSE-EE dagoeneko “kanpaina zeharo neurrigabekoan murgilduta dago, lehendakari batek eskura dituen baliabide publiko guztiak erabiliz”. 

Horrenbestez, haren iritzian, “abantailaz jokatzen ari dira” “borroka erabat desorekatu batean”, eta “manipulatzen” ari dira Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarraren lehendakaria den Iñigo Urkulluk fiskalitateaz egin duen proposamenari buruz esan dituen hitzak. Haren aburuz, Lehendakaritza EAJren aurka “erabiltzen” dihardute.

Adierazi duenez, bere Alderdiak zerga arloari buruz egin duen proposamenaren xedea ez da gobernu baten hersturak leuntzea, ekonomia berraktibatzea baizik. Ondoren galdetu du ea nora joan diren Jaurlaritzak zorrean dituen "milaka miloiak". Ortuzarrek esan duenez, “diru gehiagorekin gauza gutxiago egin dituzte”, eta zehazki, “langabezia gehiago eta zor gehiago daudela egun”.