Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/09/19

Jasangarritasunak gidatuko du Leioa bere zortzigarren herri martxan

Datorrren larunbatean, goizeko 11.00etatik aurrera, Leioak Oinezkoen Martxa ospatuko du. Handikeriarik gabeko jarduera honen bidez, aurten bere zortzigarren edizioa egiten delarik, aztertu egiten da Leioa udalerriko kaleek oinezkoari segurtasunez eta lehentasunez ibiltzeko aukerarik ematen ote dioten.

rss Ezagutzera eman
Jasangarritasunak gidatuko du Leioa bere zortzigarren herri martxan

ARGAZKIA JAITSI

Martxa honen irteera  11:00etan izango da Sakoneta kiroldegian. Gero, Ikea enparantzatik igaroko da, Ugarteondo parkea, Txistulariaren estatua, Lamiakoko aparkalekuko kaia, Udondo, eta Euskal Etxea plazan amaituko da. Topagunea Ibaiondo inguruan dago, bertan fruta eskainiko da Leioako merkatarien  elkartearen eskutik.

Leioako zebrabideetako marrak dira  martxa bitxi hau identifikatzeko ikurretako batzuk. Parte hartzaileak ez dira ibilbidea bukatzera mugatuko. Ideiak eta iradokizunak ere azal daitezke herrian mugikortasun jasangarriagoa izan dadin. Urtetik urtera, gero eta proposamen gehiago jasotzen dira Leioako ibiltarien aldetik. Aurten, Leioa auzo hiria lelopean, helburua da iritziak jasotzea, auzoak eta herritarrak hurbilago senti daitezen, komunikatuago.