Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/10/07

Urkulluk: “Agirre Lehendakaria eta bere Gobernua dira gure eredu”

Iñigo Urkullu EAJren presidentea eta lehendakaritaragko hautagaia Gernikako Juntetxean izan da gaur, Agirre Lehendakariaren zin egitearen urteurrena ospatzen.

rss Ezagutzera eman

Bertan, Urkulluk gogorat du gaur bezelako egun baten 1936.eko urriaren 7an, Gernika-/ko arbolaren gerizpean, lehen Euzko Jaurlaritza eratu eta, lehen Lehendakaria, Jose Antonio Agirre Lekube hautatu zela. “Larrialdi garaiak ziren, ziurgabetasun eta estutasun denborak”, esan du. Garai haiek, “konpromisoa, elkartasuna eta akordioa eskatzen zuten”, zioen. “Agirre-rengandik jaso genituen konpromisoa, elkartasuna eta akordioa. Orain krisitik ateratzeko eta bake iraunkorra finkatzeko behar ditugu konpromisoa, elkartasuna eta akordioa.
 
“Agirre Lehendakaria eta bere Gobernua dira gure egitasmorako eredu”, adierazi du Urkulluk. “Abertzaletasun konprometitu,gizalegezkoa eta demokratikoa ordezkatzen dugunontzat. Eredu dira beren duintasun demokratikoagatik, beren abertzaletasunagatik, beren humanismoagatik. Baina baita beren buru-argitasunagatik ere”.

“Agirre-ren ondareak bizirik dirau oraindik. Gaur, atzo bezala, Europan dugu begirada, eta mundu ireki eta globalizatuari begiratzen diogu. Gaur, atzo bezala, nazioartean  dugun presentzia berrindartu behar dugu. Mundura irekita dagoen Euskadi nahi dugu, aukerak bilatzen egongo dena. Euzko Alderdi Jeltzalea-k bi konpromiso aurkeztu nahi dizkio gizarteari, barne akordioa eta Euskadi-ren kanpo proiekzioa. Munduan Agirre Lehendakariak egin zuen moduan aurkez gaitezen: “ I am Basque”.

“Agur eta ohore, Jose Antonio Agirre, euskaldunon Lehendakaria”, amaitu du Iñigo Urkulluk.