Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/10/12

Urkullu: "Pentsioen kudeaketak Estatu izatetik gertuago jarriko gaitu"

EAJren EBBren presidente eta lehendakarigaiak, Iñigo Urkulluk, Getxon egindako mitinean adierazi du pentsioak ez direla Madrildik datozen opari bat, baizik eta eskubide bat dela, eta EAJ-k pentsioak bermatuko dituela. Eta gogor hitz egin du pentsiodunei beldurra sartu nahi dietenen kontra. "Beraiek dira beldur, badakitelako Gizarte Segurantzaren kudeaketarekin Estatu izatetik gertuago jarriko garelaera".

rss Ezagutzera eman
Iñigo Urkullu, EAJren presidentea eta lehendakarig

ARGAZKIA JAITSI

EBBren presidente eta lehendakarigaiak, Iñigo Urkulluk pentsioen kudeaketa Euskadira ekartzeko aldarria egin du. "Abertzaletasunarekin ez dira pentsioak bukatuko, kontrakoa, bermatu egingo ditugu. EAJrekin pentsiodunek euren pentsioak jasoko dituztela bermatuko du. Gernikako Estatuta bete behar dute, Gizarte Segurantzaren kudeaeta Euskadira ekarri behar da", esan du Urkulluk, eta gaineratu du Madrilek, pentsioen kutxa hustu egingo dutela. 

"Euskadiren Autogobernuan sakontzeko ezinbestekoa da pentsioak hemen kudeatzea, Gizarte Babeserako Euskal Sistema finkatzeko ezinbestekoa da, eta azken batean, euskal hiritarrei arreta hobea emateko. Hauxe da EAJri interesatzen zaiona. Autogobernua, Ongizatea da", esan du Urkulluk. Hautagai jeltzaleak azpimarratu du EAJren helburua ekonomia berpiztea dea, goseak dagoen herria ez delako bere etorkizunaren jabe. 

Urkulluk, bestalde, guztien arteko Akordioa, Ituna bultzatu du, krisitik irten, Bake iraunkorra finkatu eta Europan Nazio bezala hazteko. 

Amaitzeko, Iñigo Urkulluk urriaren 21ean EAJ bozkatzera deitu ditu herritarrak, "benetan gobernatuko duen Gobernua izan dezan Euskadik. EAJ-k gobernatzea nahi duenak, EAJri eman diezaiola bozka, esan du. "Gure konpromisoa eskaintzen dugu" esanez, amaitu du.