Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/10/13

Urkullu: “Hezkuntza-Akordio zabal eta egonkorra garatzea da gure konpromisoa”

Iñigo Urkulluk, EAJren presidente eta lehendakarigaiak hezkuntza eta kirolaren alde hitz egin du gaur, Bilboko Ripa kaian egindako ekitaldian. Festa giroan eta kirolari talde batekin batera ospatutako ekitaldian, Iñigo Urkulluk adierazi du EAJren gobernu-egitarauak kirolari leku berezia eman diola, kirol praktika sustatzeko eta pertsona guztien eta maila guztietako kirolari laguntzeko helburuz.

rss Ezagutzera eman
Iñigo Urkullu EAJren EBBren presidentea eta lehend

ARGAZKIA JAITSI

Horretaz gain, Iñigo Urkulluk euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu du. “Euskal gizartearen eta euskal kirolarien aldarrikapena geure egiten dugu, eta ofizialtasuna aitortua izan dadin lanean jarraituko dugu”, ziurtatu du Urkulluk.

Bestetik, hautagai jeltzaleak kalitatezko hezkuntza sistema defendatu du. “Hezkuntza etorkizuneko inbertsio da, eta guk

“Espainian eztabaida ideologikoa Hezkuntzan islatzen da, eta hori akats bat da, esan du Urkulluk. Aldiz, EAJ-k akordioan eta elkarbizitzan oinarritutako hezkuntzaren alde egingo du, elkarbizitzaren alde. Baita bikaintasunaren alde ere. Gure konpromisoa Hezkuntza-Akordio zabal eta egonkorra garatzea da gure konpromisoa”