Prentsa Aretoa
Berriak
2012/10/14
EA eta Hamaikabat-eko ordezkari izandakoek euren babesa adierazi diote Iñigo Urkulluri
EBBren presidente eta lehendakaritarako hautagaiak, Iñigo Urkulluk, EA eta Hamaikabat-eko ordezkari eta agintari izandakoen ekitaldian hartu du parte gaur arratsaldean Donostian. Bertan EAJ-PNVren eta Iñigo Urkulluren hautgaitzaren aldeko manifestua irakurri dute, EA eta H1!-eko 36 ordezkari eta agintari ohiek, eta guztira, babes manifestuak 53 atxikimendu batu ditu.
"Gure botoa" izenburua duen manifestuan adierazten dute, “datozen hauteskundeen aurrean Eusko Alderdi Jeltzaleak eta Alderdiaren hautagai den Iñigo Urkulluk baizik ez dituztela ziurtatzen gure herriak etorkizuna irabazteko behar dituen gidaritza eta kudeaketarako gaitasuna”.
Gaineratzen dute “beti defendatu izan dugula Euskadi elkar hartzeko, biltzeko, elkartzeko eta errealitateari heltzeko ahalmenean oinarrituta eraiki beharra. Iñigo Urkullu lehendakarigaia buru duen Eusko Alderdi Jeltzalearen zerrenda da gu islatzen gaituena eta horrelako gidaritza gauzatzeko bermea eskaintzen digun bakarra. Horregatik agertzen gara haren alde eta hari emango diogu botoa urriaren 21ean”.
Ekitaldian, Iñigo Urkulluk bihotzez eskertu dizkie hitzok guztiei, eta esan du “bat garela eta bidea elkarrekin egin behar dugula”. “Gaur besarkada honekin gizartearen nahiari erantzuten diogu. Egun, euskal gizarteak batasuna eskatzen digu, adiskidetasuna, elkarlana. Gaur elkartuz, duela 30 urteko “batasuna eta indarra” berreskuratzen ditugu. Besarkada hau euskal gizarteari eskaintzen diogu, etorkizunari. Besarkada hau etorkizuna da, elkarrekin nahi dugun Euskadi berriaren adierazlea”.
“Urte askoko elkar ulertezinaren ondoren, badakit ez dela erreza izan. Baina horrexegatik eskertzen dizuet bihotz-bihotzez”, amaitu du Iñigo Urkulluk.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25