Prentsa Aretoa
Berriak
2012/10/16
Urkullu: “Arima utziko dugu Euskadi krisitik ateratzeko”
EAJren EBBren presidente eta lehendakaritarako hautagaiak, Iñigo Urkulluk esan du “arima utziko duela Euskadi krisitik eta atzeralditik ateratzeko. Zenbait gauza ez dira guk espero bezala aterako, eta akatsak egin ditzakegu. Baina lan egingo duen Gobernu bat osatuko dugu. Aurreneko egunetik erabakiak hartzen hasiko gara”.
Iñigo Urkulluren hitzaldia Sondikan
HITZALDIA - 2012/10/16
Sondikako Mecanizados Mufer enpresara egindako bisitan, Iñigo Urkulluk adierazi du “gure iragana industria eta enpresa izan dela, eta etorkizuna ere hala izango dela”. “Irtenbidea ez da kanpoko enpresak etortzea babak eltzetik ateratzeko, baizik eta gure enpresa txikiei aukerak eskaintzea, hazi daitezen eta kanpoan saldu ahal izan dezaten”.
“Borondatea dugu, Euskadi Aurrera egitaraua eta konpromisoa ditugu, eta Politika Ekonomiko berria Euskadik aurrera egin dezan. Industria politika, Nazioarteratzea, Berrikuntza, enpresa txiki eta ertainei zuzendutako finantziazioa, modernizazioa, eta inbertsioa. Hauek dira Euskadiren etorkizunerako gakoak”, esan du amaitzeko Iñigo Urkulluk.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25