Prentsa Aretoa
Berriak
2012/10/29
Andoni Ortuzar Gernikako Urriko Azken Astelehenean
Andoni Ortuzar EAJren BBBren presidentea, gaur eguerdian izan da Gernikako Urriko Azken Astelehenean, urtero bezala, milaka bisitari bildu dituen nekazal azokan. Azokako saltokiak ezagutzeko egin duen ibilaldian, Ortuzar, hiribilduko eta eskualdeko ordezkari jeltzaleekin, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiarekin eta Irene Pardo Nekazaritza Diputatuarekin egon da .
Ortuzarrek Urriko Azken Asteleheneko jaira egin duen bisitan, Gernikako herritarrekin eta Euskadiko hainbat tokitatik azokan parte hartzera joan diren produktoreekin hitz egiteko aukera aprobetxatu du. "Lehen Sektorea eta jarduera ekonomikoa loturik doaz Bizkaian. Diru laguntasun ekonomikoak, Nekazal lurzoruen Funtsa eta Lurren Bankua dira EAJk sustatuko dituen neurri batzuk, nekazaritza arloko belaunaldi gazteago eta jarduera ekonomiko sortzaileagoarekin duen konpromisoan" baieztatu du BBBren presidenteak .
Andoni Ortuzarrek bere konpromisoa berretsi du "EAJk sektore produktorea nekazaritza eta elikagaien katean duen presentzia indartuko du, bere balio erantsia handitzeko; era berean ekingo dio enpresak bultzatzeari, belaunaldi berriak sartzea sustatzeari, ikuspuntu integraletik laguntzeari; ingurumenaren jasangarritasuna bultzatzeari, sektorearen gobernua hobetzeari, arrantzaren lehiakortasuna eta garapena bultzatzeari eta akuikultura babesteari".
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












