Prentsa Aretoa
Berriak
2012/11/05
“EAJk ez du Gobernu formularik baztertzen"
Andoni Ortuzar BBBren presidenteak berretsi duenez "EAJk ez du Gobernu formularik baztertzen" eta "guztiak aztertzeko" prest dago. Baina argitu nahi izan du "beldurrik" ere ez dutela eta ez dutela "bahituta" edo "beste indarren zain" egon nahi .
Punto Radiori eskainitako elkarrizketan, Ortuzarrek azaldu duenez "bigarren fase honetan ikusiko dugu emango diguten erantzuna, guk aurkeztu diegun egitasmoarekin dituzten bateragarritasunak eta ezberdintasunak nola zehazten dituzten, seguruenik ez delako ehuneko ehunaren bateragarritasuna emango, eta izan daiteke, hala ere, baten batek jarraitu nahi izatea" .
Ortuzarrek azaldu duenez "gobernu formulari" baino, "akordio zabalak lortzeari" ematen zaiola lehentasuna, batez ere gai funtsezkoen inguruan, hau da, krisitik irtetea eta enplegua sortzea, bake eta bizikidetza eta "autogobernu esparrua" handitzeko. Ondorioz esan du gainerako alderdiek gai horien inguruan dituzten irizpideak ezagutu nahi dituztela.
Buruzagi jeltzaleak esan du Gobernu Formula, "erronka" horien aurrean denok formula zehatz batekin eroso sentitzetik etorriko dela. Ortuzarrek gaineratu duenez krisi egoera honetan, Exekutibo bat "zenbat eta sendoagoa eta indartsuagoa izan" orduan eta hobeto, baina era berean azpimarratu du "operatibo eta eraginkorra" izan behar duela.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25