Prentsa Aretoa
Berriak
2012/11/07
Trapagaranek toki merkataritzarako plataforma informatikoa sustatuko du
Trapagarango udalak egunotan jarriko du martxan toki merkataritza eta ostalaritza sustatzeko duen Plan barruko egitasmoetako bat. Ekimen berritzailea da, udalerriko zerbitzuen sektorea internet sarean integratzeko eta beren presentzia areagotzeko.
Egitasmo honen bidez plataforma informatiko berritzailea eskainiko da, merkatari eta ostalari guztiek beren negozioaren berri emateko, beren produktuak saltzeko eta bezeroekin harremanetan jartzeko.
Horrela ba, sektore honetako profesionalei eta interesatu guztiei ikastaroa eskainiko zaie plataforma honek eskaintzen dizkien aukera guztiak azaltzeko eta erabiltzen irakasteko.
Tailerra azaroaren 13tik aurrera egingo da udalak Labur kalean dituen lokaletan. Lau orduko iraupena izango du eta bi egunetan egingo da 14:30etik 16:30 era bitarteko ordutegian.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












