Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/11/13

Ortuzar: “Urkullu gogor ari da lanean, administrazioaren murrizketa islatuko duen Gobernua osatzeko”

Andoni Ortuzar EAJren BBBren presidenteak azpimarratu duenez, Iñigo Urkullu "gogor" eta "diskrezioz" ari da lanean, hurrengo legegintzaldirako osatu ahal duen Gobernurik "onena" egiteko. Zehaztu duenez, administrazioan egin nahi den murrizketa, Exekutiboan ere "islatuko" da. Gaineratu duenez, "ekonomia dinamizatzeko diru funtsak" martxan jarriko ditu, eta enpresa txiki eta ertainen eta langile autonomoen finantzaketarako "ahalegin handia" egingo du.

rss Ezagutzera eman
Ortuzar: “Urkullu gogor ari da lanean, administrazioaren murrizketa islatuko duen Gobernua osatzeko”

ARGAZKIA JAITSI

Onda Cero irratiari eskainitako elkarrizketan, Ortuzarrek azaldu du Iñigo Urkullu "gogor ari dela" Gobernuaren egitura berria osatzeko lanetan; era berean "diskrezio osoz" ari da, ondoen prestatutako eta etorkizunerako konpromiso handiena duten emakume eta gizonak bere inguruan izateko. Era berean gogoratu du EAJren hautagaiak esan duela gobernuan parekidetasuna nahi duela.

Bizkaiko jeltzaleen buruak esan du "ekonomia dinamizatzeko funtsak" abian jarriko direla, eta zehatzago esanda, enpresa txiki eta ertainei zuzendutakoak. "Euskadi haztegia da, enpresa txiki eta ertainen haztegi bat, eta aurreko Gobernua itsututa ibili da enpresa handi eta multinazionalekin, baina gure etorkizuna eta enplegua sortzeko oinarririk sendoena, beti izan da industria txiki eta ertaina" azpimarratu du.