Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/11/16

Bilbaok defendatu du Ondarearen gaineko Bizkaiko Zerga Gipuzkoakoa baino "progresibo eta aurrerakoiagoa" dela

Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak Herrialdeko Ondare Zerga berria "Gipuzkoakoa baino progresibo, aurrerakoi eta teknikoki zuzenagoa" dela defendatu du.

rss Ezagutzera eman
Bilbaok defendatu du Ondarearen gaineko Bizkaiko Zerga Gipuzkoakoa baino

ARGAZKIA JAITSI

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Bilbaok Foru erakundeak 2013 urterako egin dituen aurrekontuak "errealistak, egokiak eta gogorrak" direla esan du, baina "lehentasunak ondo argi utzirik". Gaineratu duenez Bizkairako ez ditu nahi "Eurovegas eta halakorik, oso itxura txarra dutelako"

Bizkaiko Ondarearen gaineko zerga Gipuzkoakoa baino "progresibo, aurrerakoi eta teknikoki zuzenagoa" dela azpimarratzeaz gain gogoratu duenez "han dirutza handien zerga deitzen dute eta guk Ondare Zerga, epitetorik eta gauza arrarorik gabe".

"Gipuzkoan, aberatsenek ehuneko1 aordainduko dute, eta guk ehuneko2 ajartzen dugu, askoz aurrerakoiagoa, beraz. Gainera, teknikoki ere hobea da, tarteko sozietate bidez edo zerga ingeniaritza bidez zergak ordaintzea saihestea ekar dezaketen  tresneria guztietan sartzen garelako" azaldu du.