Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/11/21

Maruri-Jatabe UDALSAREA 21en Jasangarritasun Integralaren finalean

Jasangarritasun sari honen 4. edizio honetan 15 herri geratu dira finalean, kategoria bakoitzeko 4. Osotara 41 kandidatura aurkeztu dira, besteak beste Maruri-Jatabe herria, " Jostailuak bai, planeta hobea ere bai- Juega reciclando y ayuda reutilizando" izenburuko egitasmoarekin aurkeztu dena.

rss Ezagutzera eman
Maruri-Jatabe UDALSAREA 21en Jasangarritasun Integralaren finalean

ARGAZKIA JAITSI

Maruri-Jatabe " Jasangarritasun Integrala" izeneko kategoriaren finalean geratu da  “Jostailuak bai, planeta hobea ere bai – Juega reciclando y ayuda reutilizando”  izenburupean 2011ko otsailetik martxora bitartean egin den egitasmoari esker.

Ekimenaren helburu nagusienen artean zegoen biztanleria jostailuen kontsumoaren inguruan  eta gauzak berriro erabiltzeaz sentsibilizatzea; eta, aldi berean, gaur egun  ekonomia aldetik ematen diren desoreka egoeretaz kontzientziatzea. Zentzu honetan, Koopera eta Cáritas erakundeek egiten duten lana eman da ezagutzera.

Egitasmo honetan,  Maruri-Jatabeko alkate , zinegotzi eta langileek parte hartu dute. Era berean, oso garrantzitsua izan da udalerriko pertsona batzuen ekimena, Jatabemendi Elkartearen jarduna, eta Maruri-Jataben bizi ez arren, egitasmoaren alde lan egin izan duten pertsonen lana

Maruri-Jatabe  Udalsarea 21, Jasangarritasunaren aldeko udal sare barruan dago 2003ko abendutik, eta honakoa da Udalsarea 21 sarietara aurkeztu den bigarren aldia. Aurreko edizioan (2010)  ere finalera iritsi zen " Medikuaren Kontsulta jasangarritasun irizpideen arabera eraikitzea" egitasmoarekin.