Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/11/29

Zaldibarko EAJk salatu duenez Bilduk urratu egin du euskararen erabilera sustatu eta normalizatzeko Udal Ordenantza

Zaldibarko EAJren Udal Taldeak salatu duenez Udal Gobernu Taldeak (BIldu) behin eta berriz urratu du udalerrian euskararen sustapen eta normalizaziorako, 2010ean onartu zen Udal Ordenantza.

rss Ezagutzera eman
Zaldibarko EAJk salatu duenez Bilduk urratu egin du euskararen erabilera sustatu eta normalizatzeko Udal Ordenantza

ARGAZKIA JAITSI

Zaldibarko jeltzaleek berretsi dutenez "hainbat alditan +euskararen defendatzaile sutsu hauek+ ordenantza bete gabe uzten dute, eta gaztelania hutsean aritzea aukeratzen dute".

Nerea Garitagoitia Zaldibarko EAJren Udal Taldearen bozeramaileak adibide gisa esan duenez "irailaren 20an Udal Gaztediari buruzko mozioa ele bitan aurkeztu genuen, eta zaborren kudeaketaren inguruko galdera ere aurkeztu genuen, kasu honetan euskara hutsean. Gobernu taldearengandik jaso genuen erantzuna gaztelania hutsean zegoen idatzita. Ele bitan edo euskara hutsean eman beharko lirateke erantzunak, Euskararen Udal Ordenantzaren 2,3,4 eta 5 artikuluak ezartzea dagokigulako".

Garitagoitiak era berean aipatu ditu Bilduk aipatutako ordenantza urratzen dituen aldiak "Beste Administrazioekin tramiteak egiteko espedienteetan, aurkezten diren agiriak gaztelania hutsean daude. Enpresak kontratatzen dira kirol azpiegiturak kudeatzeko, baina inolako hizkuntz eskakizunik eskatu edo egiaztatu gabe. Eta zentzugabekeriarik handiena da udal batzorde informatiboetako txosten juridikoak zein hirigintzari buruzkoak, Cervantesen hizkuntzan idatzita daudela. Bildu gorritu ere ez da egiten. Guk zinismo politiko deitzen diogu horri".