Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2012/11/29

Morgako udalak ile-apaindegi, masaje eta podologia udal zerbitzuak eman nahi ditu

Morgako udalak bere herritarrei zerbitzu batzuk emateko apustuaren alde egin du, herritik irten beharrik izan ez dezaten. Morgako herritarren, eta batez ere, nagusien beharrizanei erantzun egokia eman nahi dielako, Ile-apaindegi, masaje eta podologia udal zerbitzuak emateko prest agertu da eta Eusko Jaurlaritzaren Erein egitasmoari eskatu dio diru laguntasuna.

rss Ezagutzera eman
Morgako udalak ile-apaindegi, masaje eta podologia udal zerbitzuak eman nahi ditu

ARGAZKIA JAITSI

Morgako udalak arduraz hartu du bere herritarrei bizitza kalitatea hobetuko dien zerbitzu eta prestazioak eskaintzeko lana. Zentzu honetan garatzen ari da herrian ile-apaindegi, masaje eta podologia Udal Zerbitzuak martxan jartzeko. Inbertsio honi aurre egiteko (100.782€) Morgako udalak diru laguntasuna eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Erein egitasmoari, proiektua aurrera eraman ahal izateko beharko duena.

Planteamendua da ile-apaindegi, masaje eta podologia zerbitzu berria herriko botikaren ondoan jartzea, Andre Mari auzoan, antzinako Maisu Etxeko beheko solairuan. Eraikin hau, udalerriko lehen botika egiteko berriztatu zen eta pentsatuta dago lehen solairuan erabilera anitzeko gela egokitzea.